Idokum egitasmoa Bertsozale Elkarteak eta Iametzak 2007 urtean elkarlanean abiatutako egitasmo dokumentalaren emaitza da.

Egitura dokumental eleanitza da, bertsolaritzaren sistema dokumentala kudeatzeko sortua, baina era berean, beste edozein egitura dokumentalen kudeaketa ahalbidetzen duena.  Euskaraz sortua, beste hainbat hizkuntzatan informazioa modu errazean kudeatzeko modua eskaintzen du.

Idokum egitura dokumentalaren indargune nagusiak eleaniztasun sakona eta autoritateen kontrol hierarkikoa (eta eleanitza) bermatzean datza.

a. Bertsolaritzaren dokumentazioaren antolaketatik abiatuta, euskal kulturaren bestelako jardueren dokumentazio euskarri baliagarria izan daiteke, beharrezko egokitzapenak eginik, bai informazio bai dokumentazio mailako antolaketa ahalbidetzeko prestatua dago.

b. Dokumentazio orokorraren antolaketatik abiatuta, benetako eleaniztasuna eskaini nahi duten bestelako dokumentazio-unitateeren beharrizanei erantzuteko ere prestatua dago, hurrengo fasean garatuko diren prentsa, argazki, kartel, artxibo eta beste eratako moduluen bidez.

 

Programa dokumentalaren informazio gehiago jakin nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan: xenpelar@bertsozale.com