|
Bertsolaritzaren
transmisioa
|
|
Lan-ildo
nagusiak: hezkuntza arautua
|
Lehen
Hezkuntzako Curriculum-a: Elkarteko irakasleen prestakuntza planaren
baitan, 2002an EHBEk eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak
Hizkuntzen Kudeaketarako formazio programa bat hitzartu zuten. Azken
xedea bertsolaritzaren curriculuma egitea zen. Bertsozale Elkartearen
bi urtetako lan horrek bere fruitua eman du: Lehen Hezkuntzarako bertsolaritzaren
curriculuma. Curriculum-ak lau zutabe edo eremu nagusi ditu:
a. Kultur ondarea
b. Trebetasun pertsonal
eta sozialak
c. Hizkuntza
d. Musika
Ni
ere bertsolari : Euskal Herri osoko ikastetxeei Bertsozale Elkarteak
luzatzen dien proposamen didaktikoa. Lehen hezkuntzako ikasleei zuzendua
dago, eta oinarri bezala Curriculumaren 4 zutabeak hartuta, metodologia
ludiko eta planteamendu konstruktibista batetik abiatzen da. Sekuentzia
didaktikoetan antolatzen da eta hainbat ekintza osagarrik borobiltzen
dute (bilbertsoak, kantaldiak, saioak...). Une honetan xxx ikastetxetan
lantzen da.
|
| HERRIALDEAK |
ESKUALDEAK |
IKASTETXEAK |
GELAK |
IKASLE
KOPURUA |
| ARABA |
5 |
19 |
38 |
600 |
| GIPUZKOA |
3 |
13 |
39 |
790 |
| BIZKAIA |
7 |
71 |
100 |
2.500 |
| LAPURDI |
8 |
9 |
26 |
350 |
| BAXENAFARROA |
2 |
3 |
9 |
120 |
| ZUBEROA |
1 |
1 |
3 |
18 |
| NAFARROA
GARAIA |
6 |
15 |
39 |
640 |
| GUZTIRA |
32 |
131 |
254 |
5.018 |
|
|
 |
Ahozkotasuna Bigarren Hezkuntzan: Ahozkotasuna Bigarren Hezkuntzan:
Joserra Gartzia EHUko irakasleak idatzitako "Gaur egungo bertsolarien
baliabide poetiko-erretorikoak" izeneko tesian oinarrituta, Joserra
Garzia ikerlaria, Andoni Egaña bertsolaria eta Lontxo Oihartzabal
pedagogoak osatutako taldea, 1997an hasi zen bertsogintzak ahozko hizkuntzaren
irakaskuntzari egin diezazkiokeen ekarpenak ikertu eta irakaskuntzarako
metodologia bat lantzen. Bigarren Hezkuntzarako proposamen didaktiko
bat prestatu dute dagoeneko. Bat-bateko bertsoak edo beste edozein testuk
lortzen duen funtzio komunikatiboa du oinarria. Ikasleak egoera jakin
edo intentzionalitate bat adieraztera bultzatuko ditu, behar horren
arabera baliabide poetiko, retoriko, linguistiko eta gainerakoak landuz.
2 urtez jarraian esperimentatu da 4 ikastetxeetan. Orain, dagozkion
zuzenketak egin eta errematatzea faltza zaio. 2005ean argitara ematea
espero da. |
Informazio
gehiago nahi izanez gero:
Euskal Herriko
Bertsozale Elkartea
Transmisio saila
Tel: 943 217798
/ 945 010505
e-posta: transmisioa@bertsozale.com |
 |