|
Historia
laburra: XX.
Mende bukaera arte bertsolaritzaren transmisioa, eta ahozko kulturarena
oro har, modu naturalean belaunaldiz belaunaldi josten zen. Bertsolari
jaio behar zela uste zen. Dohai bereziak behar zirela. Baina 80. hamarkadan
Xabier Amurizaren "Zu ere bertsolari" liburua eta Juanito
Dorronsororen "Bertsotan I" eta "Bertsotan II"
" argitaratu ziren, bertsolaritza irakasteko lehen metodo didaktikoak.
Ekarpen hauek bertso-eskolen loraldia ekarri zuten. Mugimendu autonomo
bezala sortu eta garatu zen Euskal herri osoan. Garai hartakoak dira
hainbat bertso-eskola: Muxika, Almen, Santutxu, Hernani, Algorta,
Zumaia, Gasteiz... Bertsolaritza baserri ingurutik gune urbanoagoetara
zabaldu zen eta gaur egun era askotako bertsolariak eta zaleak biltzen
dira plazetan. Gaur egungo bertsogintzan aurpegi esanguratsuenak,
bertso-eskoletatik datoz.
Datu
orokorrak : 108 herritan daude bertso-eskolak. Herrialdeei dagokienez, hauek dira bertso eskolak dituzten herri kopuruak:
| HERRIALDEAK |
BERTSO-ESKOLA DUTE HERRIAK |
| ARABA |
9 |
| BIZKAIA |
27 |
| GIPUZKOA |
52 |
| LAPURDI |
6 |
| NAFARROA |
11 |
| NAFARROA BEHEREA |
1 |
| ZUBEROA |
2 |
|
Partaideei dagokienez, hauek dira datuak:
| |
BERTSO-ESKOLETAN |
EMAKUMEAK |
GIZONAK |
| PARTAIDEAK GUZTIRA |
1597 |
% 41 |
% 59 |
| HAURRAK |
991 |
% 50 |
% 50 |
| HELDUAK |
606 |
% 26 |
% 74 |
|
|